XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta azkenean, inork berea utzi nahi ez eta Mateo de Aranburu Aitak erabaki omen zuen Zarauzkoa uztea, komenturik behartsuena eta gosetiena hain zuzen, . Halaxe dio.

Eta datu interesgarri bat gaineratzen du: argizari faltaz, Zarauzko komentuko fraileek Santa Maria Parrokiara joan behar izan ohi omen zuten Meza ematera.

Aita Jose de la Torre Probintzialak lehen aipatutako Juan de la Torre-ren anaiak gutun bat idatzi zien Probintziako gainontzeko komentuetako fraileei Zarauzko hau Misiolari Kolegio bihurtu zela esanez, eta hona etorri nahi zutenek beren izena emateko adieraziz.

Hemezortzi mezako fraile bildu omen ziren: hamar gipuzkoar, hiru bizkaitar, bi arabar eta hiru montañés edo kantabriar.

Kantabria Probintzia orduan lau nazioek osatzen bait zuten: Gipuzkoak, Bizkaiak, Arabak eta Montañak, hau da, Santander edo Kantabriak.

1746. urteko Irailaren 8an. Ama Birjinaren Jaiokunde egunez, Santa Klarako komentuan bildu omen ziren fraileak eta handik prozesioan etorri Joan Bataiatzaile Santuaren elizara, gorputzean Misiolari ezaugarriak zeramatzatela, bularrean gurutzea eta eskuinean makila bat, gainean gurutze txiki bat zutelarik: elizara helduta, Juan Jose Suarez Palomo Aita Nagusiak sermoia egin omen zuen, Misiolari Kolegio berriak Zarauzko herriari eta ingurukoei egingo zien ona aipatuz.

Baina, zer ikusirik du Zarauzko Misiolari komentu honek euskararekin eta euskal literaturarekin? Hori azaltzera goaz.

Eraiki eta handik urte batetara, erabaki hau hartu zuten Bilboko San Frantzisko komentuan egindako Probintziako Kontseilari bileran, 1747. urteko Urriaren 30. egunean: .

(Zarauzko komentuko Artxiboa. Liburu saila. 4. liburua, 206 r. folioa).

Ikusten denez, bada, euskaldun sermolariak eta aitorleak eskatzen ziren gehienbat.

Eta bazuten non lan egin sermolari edo Misio emaile eta aitorle haiek.

Aita Añibarrok berak eta bere ondorengoek, Libro Becerro deritzan eskuizkribu famatu horretan, Zarauzko Misiolariek eman zituzten Misioak banan-banan izendatzen dituzte, non edo zein herritan, noiz edo zein egunetan eta nortzuk emanak izan ziren zehatz-mehatz azalduz: Gipuzkoan, Bizkaian, Nafarroan, Araban eta Montañan ere bai; hemen erdaraz noski, baina beste herri guztietan edo gehienetan euskaraz.